Nature Change Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean ikusgai dagoen erakusketa baten izena da, otsailaren 22ra arte han egongo dena. Bere egilea, Kimia Kamvari, iraniarra da, baina 2015 urteko irailatik Astigarreta izeneko Beasaingo landa-ingurune batean bizi da. Eta bihar arratsaldean (17.00etan) erakusketara hurbiltzen denak aparteko aukera izango du: autorea bera gidari gisa arituko da.
Biharko bisita gidatua erderaz izango da, eta otsailaren 16an beste antzeko bat egingo dute euskaraz, kasu horretan erakusketaren komisarioa den Nader Koochaki-rekin. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
Gipuzkoako barnealdera iritsi zenetik artistak garatutako lanak erakusten dira esposizio honetan. Hiru udazkenez
osatutako denbora tartean, bere ingurunearen eta lanaren arteko distantzia murrizten saiatu da Kimia. Materiari eta bizitzari, arteari eta naturari buruzko arakatze lan bat da, elkarri lotutako lan-sail batzuetan itxuratzen joan dena.
Deja un comentario