Inicio » Idiomas » Euskera » Kijera Gaztetxearen kideek 24 orduko itxialdia egingo dute eraikinaren barruan

Kijera Gaztetxearen kideek 24 orduko itxialdia egingo dute eraikinaren barruan

Donostiako Alde Zaharrean dagoen Kijera Gaztetxean parte hartzen duten elkarteak eta pertsonak Udalera hurbildu dira gaur goizean, berehala sufritu dezaketen

Donostiako Alde Zaharrean dagoen Kijera Gaztetxean parte hartzen duten elkarteak eta pertsonak Udalera hurbildu dira gaur goizean, berehala sufritu dezaketen utzaraztearen kontrako arrazoibideak aurkezteko. Baina hori bide ‘burokratikoa’ da bakarrik, eta borroka beste alde batetik jarraituko dute: “Gu ez gara joango”. Gaur bertan eraikinaren barruan 24 orduko itxialdia hasiko dutela aurreratu dute. Donostiak Gaztetxe bat behar du, diote, eta auzoari “vidilla handia” eman diotelaz ziur daude bozeramaileak.

Beraz, “beraien arauen barruan” alegatzen duten arren, “erresistentzia” prozesu bat hasiko dutela eman dute aditzera. Horren barruan, ostiralean Konstituzio enparantzatik aterako den manifestazioa antolatu dute, bere gaztetxea eta beste herrietan dauden gaztetxeen alde. “Euskal Herri osoa” deitzen dute han parte hartzera.

Campanario kalean kokatuta dagoen eraikina irailaren hasieran okupatu zuten. Baina pasa zen abenduaren 26an Udaltzaingoak desalojoa burutzeko prozedura bat hasi zela jakinarazi zien. “Ustez”, Udala Eusko Jaurlaritzaren eskari bati ematen zion erantzuna, eta urgentziako kasua izendatu dute erakundeek, ordena publikoa arriskuan zegoela argudiatuz. Horrek arrazoibideak aurkezteko bost egun uzten zizkien bakarrik (“eta egokiak ez dire egun hauetan”), baina bete dute epea.

Urgentzia horren kontra alegatu dute, baita kaleratze beraren aurka ere. “12 urtez hutsik izan dute eraikina, eta berehalako projekturik gabe, eta orain urgentziekin hasi dira. Hori Gaztetxea urduri jartzen dielako da”. Ez dakite noiz izango den utzaraztea, baina hasiera batean, “legez, alegazioetara erantzuna eman behar digute”. Hala ere, “legez gauza asko egin behar dituzte, eta ez gaude ziur beraien legedia ere errespetatzeko borondatea daukatenik”.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete
Didoe