Inicio » Idiomas » Euskera » Katxalinek bularreko minbiziaren aurkako martxa antolatu du igandean

Katxalinek bularreko minbiziaren aurkako martxa antolatu du igandean

Igande honetan Donostiako kaleak arrosez margotuko dira. Katxalin ibilaldia dator eta harekin batera bularreko minbiziaren aurkako marea arrosa erraldoia Alderdi

Igande honetan Donostiako kaleak arrosez margotuko dira. Katxalin ibilaldia dator eta harekin batera bularreko minbiziaren aurkako marea arrosa erraldoia Alderdi Ederretik irtengo dena, udaletxearen parean, goizeko 11etan. Dagoeneko 1.300 pertsonek izena eman dute.

Martxa solidarioa gaur goizean aurkeztu dute udaletxean María Jesús Celaya EAJ-PNVko zinegotziak eta gainontzeko instituzio eta enpresen ordezkariek: Goizane Álvarez (Gipuzkoako Foru Aldundia), Miren Castaño (Kaiku), Edurne Blanco (Eroski Garbera), Maite Vella (Katxalin) eta Mikel Huarte (Fly Group). Aldi berean, Reala eta Atlético San Sebastiáneko nesken taldeak aurkezpenean egon dira.

Robers Donostian izena eman daiteke eta baita Eroskik dituen establezimentu ezberdinetan ere: Arrasate, Eibar, Ordizia, Urola, Zarautz, Tolosa, Urbil eta Garberan, non 8 euroren truke dortsala eta kamiseta hartu daitekeen. http://www.katxalinsolidarioa.com/es webgunearen bidez inskripzioa egin daiteke eta kasu honetan ostirala edo larunbatean dortsala eta kamiseta Robersen hartu beharko dituzte parte-hartzaileek. Jasotako diru guztia ikerlanera joango da.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete