Inicio » Idiomas » Euskera » ‘KarbonoEZtatu zaitez!, ez da gutxi eta…’

‘KarbonoEZtatu zaitez!, ez da gutxi eta…’

Azken hilabeteetan, Donostiako 3 talde komunitariok parte hartu dute Karbono EZtatu zaitez!, ez da gutxi eta…proiektuan. Duela bi urte Santiago

Azken hilabeteetan, Donostiako 3 talde komunitariok parte hartu dute Karbono EZtatu zaitez!, ez da gutxi eta…proiektuan. Duela bi urte Santiago de Compostelan abian jarri zen ekimen bat da, eta Donostia ere 2019. urtearen hasieran atxiki zitzaion.

Donostiako Udaleko Ekologiako zinegotzi Enrique Ramos sozialistak adierazi duenez, “Ekologia Trantsiziorako Ministerioaren mendeko Biodiversidad Fundazioak diruz lagundutako proiektu honen helburua da klima aldaketari ‘deskarbonizazio’ bidez aurre egiteko prest dauden pertsonak antolatzea eta laguntzea, karbono igorpen txikiagoko gizarteetaranzko trantsizio ekologikoa errazteko”.

Urtarriletik aurrera, Santiagoko Concello-arekin, Santiago de Compostelako Unibertsitateko (USC) Pedagogia Sozialaren eta Ingurumen Hezkuntzaren Ikerketa Taldearekin (SEPA), Cristina Enea Fundazioarekin eta Donostiako Udalarekin , 11 talde dinamizatu dituzte, guztira: 8 Santiagon eta 3 Donostian, zehazki Altza, Egia eta Ategorrieta auzoetan.

Ramosek adierazi duenez, “batez ere hirugarren adineko emakumeek osatutako talde horiek klima aldaketaren kausak eta ondorioak aztertu dituzte, bai eta egunerokotasunetik horri aurre egiteko zer egin dezaketen ere. Lan horren ondorioz, hainbat jarduera eta lantegi antolatu dituzte: okintza, kosmetika naturala, sendabelarrak eta horma irudi bat egitea.

Ekimena oso positibotzat jo dute partaideek, eta beste administrazio publiko batzuei ere helaraziko dizkiete esperientziak, Santiago de Compostelako Unibertsitateko (USC) Pedagogia Sozialaren eta Ingurumen Hezkuntzaren Ikerketa Taldeak (SEPA) landu duen ikerketa prozesuaren ondorioekin batera, bera arduratu baitzen proiektua diseinatzeaz eta haren koordinazio pedagogikoaz.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete