Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendaritzak, Gipuzkoako Ostalaritza elkarteak, Bizkaiko Ostalaritza elkarteak eta SEA Ostalaritzak bat egin dute, berriro ere, Euskadiko ostalaritza guneetan Covid-19 pandemiaren inguruko sentsibilizazio soziosanitario kanpaina San Jose zubian eta Aste santuan Martxan jartzeko
Gipuzkoan, kanpaina 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerri guztietan jorratuko da, hamar egunetan zehar: San Jose zubian zehar (bezperan, hau da, gaur martxoaren 18an hasita) eta baita Aste Santuko jai egunetan ere (martxoaren 31an, asteazkena, hasi eta apirilaren 15a, astelehena, arte).
Kanpaina, 2020ko udan agente berek jorratutakoaren jarraipena da, eta berriro ere, herritarrak, ostalariak eta hauen bezeroak informatzea du xede, indarrean dagoen osasun araudiren arabera ostalaritzan, establezimenduetan, indarrean dagoen osasun-araudian ezarritako higiene eta osasun-neurriak behar bezala bete daitezen.
Sentsibilizazio kanpaina aurrera eramateko dinamizatzaile lantaldeak eratu eta prestatu dira Euskadiko ostalaritza gune nagusiak bisitatzeko, batez ere jende pilaketak aurreikusten direnean. Era berean, kanpainak irauten duen bitartean musukoak banatuko dira.
Deja un comentario