Inicio » Idiomas » Euskera » Kaleratzeak Stop-ek Auzitegi Gorena banketxeen mende dagoela salatzen du

Kaleratzeak Stop-ek Auzitegi Gorena banketxeen mende dagoela salatzen du

Kaleratzeak Stop plataformaren kide eta zale diren berrogeita hamarren bat pertsona bildu dira gaur goizean Donostiako Justizia Jauregiaren aurrean. Taldeak

Foto: Santiago Farizano

Kaleratzeak Stop plataformaren kide eta zale diren berrogeita hamarren bat pertsona bildu dira gaur goizean Donostiako Justizia Jauregiaren aurrean. Taldeak bere haserrea agertu nahi zuen, bere iritziz Auzetegi Gorenak bankarekiko erakusten duen menpekotasuna lotsagabekeri handi bat delako. Horregatik, “funtsezko aldaketak” eskatzen du botere judizialean. Ekitaldian Justizia Jauregian bertan garbitzen duten emakumeek hartu dute parte ere, greban 51 egun daramatzatenak.

Su birtuala hasi duen tximista Auzitegi Gorenak (AG) azken asteotan atera eta deuseztatu duen hipotekei buruzko zergaren epaia izan da. Gogora dezagun hasiera batean bankuetxeek (eta ez beraien bezeroek) ordaindu behar zutela agindu zuela; burtsan asko jaitsi ziren hauek, eta epaiaren ohiz kanpoko geldiketa erabaki zuen AGk. Azken orduotan, bozketa estu baten ondoren (13-15), Gorenak bezeroari berriro bota dio ordainketaren betekizuna, AGren jurisprudentziak zioen bezala.

Kaleratzeak Stop-entzat, irizpide aldaketa hau testuinguru baten barruan ulertu behar da: “Lardaskeri bat da, Auzitegi Gorena bankuetxeen mende dagoelaren beste froga bat”, dio Rosa García bozeramaileak. Plataformak batez ere Gorenaren “kupula” seinalatzen du, eta ez estamentu osoa. Izan ere, bankuen gehiegikerien aurka Gipuzkoako auzitegietatik “epai oso ausartak” atera dituztela onartzen du.

Taldeak bi buru eskatzen ditu batez ere: Carlos Lesmes (AGren presidentea) eta Luis María Díez-Picazo (AGren Administrazioarekiko Auziei buruzko Aretoaren presidentea). Azken honen botoa azken epaia bezeroen aurka joatearen gako bat izan da, eta “Picazoren dimisioa lehenengoa izan beharko litzateke, bere familiarraren bulegotik banketxeen interesak defendatzen dituelako”.

Egoera zerbait konpontzeko Madrilgo Gobernuak prestatu duen lege-dekretua “positiboa iruditzen zaigu, baina urria”, gehitzen du Garciak. Bozeramaileak gogorarazten du atzean “milaka familia geratu direla”, hau da “bankuetxeek jasan behar zuten zerga bat ordaindu zutena”, beste gehiegizko klausula gehiagoren artean. Eta guzti hori gertatu zen oraingo eta lehengo Gobernuek herritarren alde “ezer egiten ez zuten bitartean”, beti bere iritziz. Banka, aldiz, “diru publikoarekin erreskatatu dugu guztiok”.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete