Inicio » Idiomas » Euskera » Jon Darpón Osasun sailburuak dimisioa aurkeztu du

Jon Darpón Osasun sailburuak dimisioa aurkeztu du

Erabakia atzeraezina da: Jon Darponek, azken sei urteotako Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak, dimisioa aurkeztu du, berak zuzentzen zuen Osasun Sailak zabaldu

Jon Darpón. Irudia: Eusko Jaurlaritza.

Erabakia atzeraezina da: Jon Darponek, azken sei urteotako Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak, dimisioa aurkeztu du, berak zuzentzen zuen Osasun Sailak zabaldu duen komunikatu batek jakinarazi izan duen bezala. Beti ohar horren arabera, Iñigo Urkullu lehendakariak onartu egin du dimisioa, eta sailburuari eskerrak eman dizkio, eta esker ona adierazi dio egindako lanagatik.

Aurrerago, Urkulluk galderarik gabeko prentsaurreko baten protagonista izan da, eta bertan Darponen ordezkoaren izena eman du ezagutzera: Nekane Murga, orain arteko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria.

Osakidetzaren Lan Eskaintza Publiko (LEP) ospetsua Darponen erabakiaren atzean dagoela ez da sekretu bat. Hau komunikatuan bertan esaten da. “Sailburuak, lehen egunetik, ahalegin pertsonal eta profesional guztia eskaini dio euskal osasun-zerbitzuari, bai eta Eusko Jaurlaritzak herritarrei eskaintzen dien Osasun Plan osoa betetzeari ere. Lehen egunetik, halaber, Osakidetzaren 2016-2017ko Lan Eskaintza Publikoaren antolaketaren eta garapenaren inguruko erantzukizun osoa hartu zuen bere gain”, dio testuak.

“Zortzi hilabete hauetan, zehatz eta gardentasunez jardun du, eta Gobernu Programako konpromisoak betetzeko elkarlanean jardun du. Agerikoa da aurrera egin dela. Baina, egungo egoera politikoak eta datorren martxoaren 21ean gaitzespeneko legez besteko proposamena aurkeztuko dela egiaztatu izanak, dimisioa aurkezteko erabakia ekarri dute”, jarraitzen du oharrak.

Osasun sailburu ohiak eskerrak eman ditu Osasun Sailako taldeak eta Osakidetzak une oro erakutsi dioten konfiantzagatik: “teknikoki gaikuntza handiko eta giza kalitate handiko talde handia”.

Eskertzeak
Komunikatuaren bidez, Darponek argi utzi du “ohore handia izan dela Eusko Jaurlaritzan jardun izana X. eta XI. Legegintzaldietan”. Eskerrak eman dizkie “Osasun Saileko eta Osakidetzako zuzendaritza-kargu guztiei”. Era berean, profesionalen lana goraipatu du, euskal osasun-zerbitzuarekin “konpromisoa duten pertsona kualifikatuena”. Esan du “harro” sentitzen dela “egunero egiten duten lanagatik”, eta babesa erakutsi die.

Halaber, Gobernuko sailburu guztiek emandako babesa eta lankidetza ere aintzatetsi ditu, “bai arrakastadun uneetan, bai zailtasuneko uneetan”. Sailburuak eskerrak eman ditu, bereziki, Lehendakariaren konfiantzagatik, “une oro” erakutsi baitizkio “estimua, errespetua eta begirunea”.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete