Inicio » Idiomas » Euskera » Jesuitak Donostiako biologiako ikasleek odola emateko ekimena martxan jarri dute ikastetxean

Jesuitak Donostiako biologiako ikasleek odola emateko ekimena martxan jarri dute ikastetxean

Ikasleek eta hezitzaileek bat egin dute odola emateko ekimerarekin, eta deialdiak izan duen arrakasataren ondorioz, ekintza bi egunez egingo da. Ikasleak harrituta eta oso eskertuta agertu dira jasotako erantzunarekin

Goizeko 9:00etan Gipuzkoako Odol Emaileak lanean hasi da Jesuitak Donostia ikastetxean. Gaurtik bihar arte, hezitzaile eta ikasleak odola ematera gerturatuko dira kausarekin bat egiteko. Ekimen hau 2.º Batxilergoko ikasleen inplikazioari esker martxan jarri da eta ikastetxeak adierazi du “Gipuzkoako Odol Emaileen elkartearekin egiten dugun lehen kolaborazioa da, baina seguruenik ez da azkenekoa izango”.

Biologiako irakaslearen ideia gisa sortu zen guztia. Proposamena luzatu zuen eta hainbat ikaslek egitasmoarekin inplikatzea erabaki zuten hau aurrera eraman ahal izateko. Proiektuaren helburua hezkuntza-komunitateko pertsonak odolo-ematearen kausan inplikatzea zen, ahalik eta odol-emaile gehien lortzea, alegia. Horretarako,
ikasleek hainbat ekintza egin zituzten proiektuaren barruan: komunikazio kanpaina bat prestatu zuten eta sentsibilizazio-bideo bat egin zuten, ikasgeletan aurkezpenak egin zituzten parte-hartzea sustatzeko, eta inskripzio-formulario bat sortu zuten hezitzaileen artean zabaltzeko.

Guzti honekin 50 lagunen erantzuna jaso zuten eta, ondorioz, ekintza egun batekoa izatetik bi egunera pasa behar izan zuten. Gaurtik bihar arte Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteko profesionalak Jesuitak Donostia ikastetxean instalatu dira kausarekin bat egin duten pertsona guztiak artatzeko.

Ekimenean parte-hartu duten ikasleak harrituta daude hezitzaileengandik eta, bereziki, ikasleengandik jasotako erantzunarekin. Kontutan izan behar da, ikasleen arteko parte-hartzea mugatua dela, izan ere, adin nagusikoak izatea ezinbestekoa da odol-emailea izateko. Honez gain, ikastetxearekin oso eskertuta agertu dira horrelako proiektu solidarioak aurrera eraman ahal izateko ematen dien aukeragatik. Beste pertsonei laguntzeko proiektuetan parte-hartzea esperientzia aberasgarria dela adierazi dute.

Jesuitak Donostia ikastetxetik gaineratu dute horrelako proiektuetan parte hartzen duten ikasleak ikustea oso pozgarria dela eta beren hezkuntza proiektuarekin lortu nahi dutenaren isla dela: besteei laguntzeko pertsonak heztea.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete
Didoe