Inicio » Idiomas » Euskera » Jazzaren Nazioarteko Eguna etxetik Donostia Kulturari esker
Ospakizuna

Jazzaren Nazioarteko Eguna etxetik Donostia Kulturari esker

Bihar, apirilak 30, Donostia Kulturak Jazzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du. DK Irratiko Ispilu Beltza saioan, Oier Araolazak Miguel Martín Heineken Jazzaldiko

Bihar, apirilak 30, Donostia Kulturak Jazzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du. DK Irratiko Ispilu Beltza saioan, Oier Araolazak Miguel Martín Heineken Jazzaldiko zuzendaria, Ainara Ortega abeslaria eta Iñaki Salvador pianista elkarrizketatuko ditu. Hori guztia goizeko 8etatik goizeko 10eta, 107.4FM. 

Antzokian Etxean programaren barruan, Paul San Martin pianistak blues eta jazz kontzertua eskainiko du. Gainera, Miguel Martin, Heineken Jazzaldiko zuzendariak, euskal jazzaren zerrenda bat prestatu du egun horretarako. Bestalde, JazzaldiaEtxean atalean jazzeko artista handien bideo eta kantu zerrenda ugari aurkituko dira. 

Ospakizuna luzatu nahi dutenek maiatzaren 2tik uztailaren 4ra, gauerdi aldera, emango duten Heineken Jazzaldiko 10 kontzertuez gozatzeko aukera izango dute ETB1-n. Besteak beste, Jamie Cullum, Elkano Browning Cream, Charles Mcpherson Quartet eta Silvia Pérez Cruz-Toquinho-Javier Colinaren zuzenekoak izango dira ikusgai.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete