Inicio » Idiomas » Euskera » Jaia izango da Orion larunbateko Stand Up Padel Lehiaketa dela eta

Jaia izango da Orion larunbateko Stand Up Padel Lehiaketa dela eta

Larunbat honetan, benetako jaia biziko dute Orion Itsasoa maite dutenek. Gipuzkoako Surf Elkartea azken ukituak ematen ari zaio Euskal Sup

Larunbat honetan, benetako jaia biziko dute Orion Itsasoa maite dutenek. Gipuzkoako Surf Elkartea azken ukituak ematen ari zaio Euskal Sup Racerako puntuagarri izango den I Stand Up Padel (SUP) Txapelketa izan behar zuenari, baina hori baino askoz gehiago bihurtu denari. Proba arratsaldeko 17.00etan hasiko da eta maila desberdinetan bananduta egongo da. Interesatuek www.wavescores.net-en eman beharko dute izena. Lehenago, Euskal Surf Federazioak antolatutako SUP estropada herrikoa egongo da. Parte hartzaileek Arraunetxean eman ahalko dute izena larunbatean bertan, arratsaldeko 15.00etatik 16.00etara, eta elastiko horia jantzi beharko dute.
Aldi berean, Berdin Berdinak-ek antolatuta eta Orioko Surf Taldearen lankidetzarekin, egokitutako surf ekintza bat ere aurreikusita dago begirale profesionalekin.
Berritasun gisa, SUP skatea gozatu ahal izango da Axi Munianekin paddle lehiaketa batean. Ekintza solidario bat gauzatuko da Kalefit eta Begiak Ez Itxirekin, Siriako errefuxiatuentzat baliabideak biltzeko; eta lehiaketa ofizial batean lehen aldiz, Iñigo Landak berak SUP Aizklolari izena jarri dion modalitatearen erakustaldi bat emango du.
Bukatzeko, SUPer Orio Fest ospatuko da, eta barbakoa, skaters erakustaldia, Iñigo Gaitón federatuak aurkeztutako laburmetraia pare baten proiekzioa, reggae kontzertuak, Polybius talde zestoarraren aurkezpena eta herriko hainbat tabernatan djak egongo dira.
IMG 20171002 WA0008 300x225 - Jaia izango da Orion larunbateko Stand Up Padel Lehiaketa dela eta


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete