Inicio » Idiomas » Euskera » Itzuliak Gipuzkoak eragingo dituen trafiko mozketen gida (apirilaren 8tik 13ra)

Itzuliak Gipuzkoak eragingo dituen trafiko mozketen gida (apirilaren 8tik 13ra)

Itzulia Basque Country 2019 lasterketaren 59. edizioa apirilaren 8tik 13ra bitartean egingo da, eta honek trafikoa etetea eta mugatzea eragingo

Irudia: www.itzulia.eus.

Itzulia Basque Country 2019 lasterketaren 59. edizioa apirilaren 8tik 13ra bitartean egingo da, eta honek trafikoa etetea eta mugatzea eragingo du Euskadiko hiru lurralde historikoetan barrena. Ertzaintzak lasterketan joateko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa prestatu du, eta kontuz ibiltzeko eta seinaleak eta agenteak errespetatzeko eskatzen die bai gidariei bai lasterketaren jarraitzaileei.

Hauek izango dira Gipuzkoako errepideetan egongo diren mozketa nagusiak:

– 1. Etapa (apirilak 8), Zumarragan eta Urretxun egingo den 12 kilometrotako erlojupekoa, 14.00etatik 17.30era. Lasterketak, beraz, bi herriguneetan eta GI-2632 errepidean izango du eragina. Errepide hori itxita egongo da Urretxu eta Ezkio-Itxaso artean, eta ospitalerako bidean larrialdietarako zerbitzuko ibilgailuei bakarrik utziko zaie igarotzen. Horrez gainera, Zumarragara eta Urretxura GI-631 errepidetik sartuko da Azkoitiatik datorren trafikoa.

– 2. Etapa (apirilak 9), Zumarragatik irtengo da Nafarroarantz. Egun horretan itxita egongo dira Zumarragako hainbat kale 13.00etatik 14.00etara bitartean, eta Urretxu eta Zumarragarako sarbideak GI-632 errepidetik. Bi herrietara GI-631 errepidetik sartu ahal izango da Azkoitiatik datorren trafikoa.

– 5. Etapa (apirilak 12), Arrigorriagatik irtengo da eta Arrateko Santutegian bukatuko da. Gipuzkoako zatiari dagokionez, N-634 errepidea itxi egingo da Ermuan eta Eibarren 17:.00etatik 17.30era. Beste alde batetik, AP-8ko Eibarrerako eta Elgoibarrerako 71., 77. eta 64. irteeretan izango du eragina lasterketak 15.30etik 16.30era bitartean.

– 6. Etapa (apirilak 13) Eibarren hasi eta bukatuko da. AP-1 errepidearen Bergararako 8. irteera itxi egingo da 16.15etik 16.45era bitartean. Era berean, AP-8an itxi egingo dira Eibarrerako eta Elgoibarrerako 64. eta 71. irteerak, bi noranzkoetan, 14.00etatik 15.45era bitartean. Eibarko herrigunean trafikoa hainbat lekutan etengo da 13.30etik 17.30era bitartean.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa