Denis Itxaso Kultura eta Turismo diputatuak ‘Explore San Sebastian Region’ markari buruz hitzegin du gaur goizean eta harrituta azaldu da gipuzkoarrentzat “mingarria” izan daitekela aipatu denean. “Ez dakit nodik atera den gogo-aldarte hori. Hiru urte daramatzagu lanean marka honekin eskualde eta kolore politiko ezberdineko udaletxeekin eta balorazio positiboa egiten dute”.
Zentzu honetan Itxasok azpimarratu du (“agian errepikatzea beharrezkoa da”) ‘Explore San Sebastian Region’ atzean dagoen ideia Gipuzkoa ezagutzera ematea dela. “City beharrean Region erabiltzen dugu eta honela ezagutzea merezi duen inguruari erreferentzia egiten zaio”.
Maite Cruzado Turismo zuzendariarekin batera Alaia aldizkaria aurkeztu du Denis Itxasok. Foru Aldundiak argitaratuta, bertan Gipuzkoaren ezaugarri eta ikurrak nabarmentzen dira eta, besteak beste, parte hartu dute Edurne Pasaban mendizaleak, Xabier Agote Albaloako presidenteak, Harkaitz Cano idazleak eta Jon Pagola kazetariak.
Deja un comentario