Donostiako Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman dio El Pilar Klinika kokatuta zegoen lursailaren hiri antolamendurako plan bereziari. Intxaurrondoko klinika horrek 2014 urtean itxi egin zituen ateak, eta Eneko Goia alkateak dionez, han 52 etxebizitza berri eraikitzeko pauso berria da hau, kopuru horretako erdia babes ofizialera bideraturko delarik.
Zehatzago esateko, El Pilar Klinikaren egoitza ohia eraitsiko dute, han bertan bi bloke berri eraikitzeko. Han 26 etxebizitza libre, 10 BOE eta 16 etxebizitza tasatu egingo dira. Plan berezi honek klinikaren antzinako aparkalekuari eragiten dio ere: lekua ekipamendu publikoa izatera pasako da, eta bertakoen aisialdirako plaza bat egitea aurreikusita dago.
Bilera berdinean, Igeldo Mendiko Alaia Erretegiaren atzean dagoen landa lursailaren plan bereziari ere aurrerako onarpena eman zaio. Honen helburua Atrakzio Parkean tirolina eremu berri bat jartzea da.
Tirolinak zuhaitzetara lotuta egongo dira hauek kaltetu gabe, eta segurtasun sistema bat izango dute parte-hartzaileak babesteko. Hortaz, abentura zirkuitoak osatuko dira eta, beraz, nobedade bat gehiago izango du Igeldo Mendiko Atrakzio Parkeak.
Deja un comentario