Inicio » Idiomas » Euskera » Intxaurrondo Kultur Etxeak DOKA Kafe Antzokiak programatutako hainbat kontzertu hartuko ditu

Intxaurrondo Kultur Etxeak DOKA Kafe Antzokiak programatutako hainbat kontzertu hartuko ditu

Kontzertuetarako sarrerak webgunean daude eskuragarri.

2023ko urte bukaeran, DOKA Kafe Antzokiak bere ateak behin-behinean itxi behar izan zituen sabaiko egituran topatutako kalte larriak direla medio. Donostia Kulturak eta DOKA Kafe Antzokiak adostutako akordioari esker, euskarazko kultur programazioan erreferente den hiriburuko kafe antzokiak bertan behera utzi behar izan zituen 8 musika talderen hiru kontzertu eskainiko ditu Intxaurrondo Kultur Etxean.

Apirilaren 26an Herenegun, Mugan, Indabe eta Ithaka taldeak izango dira Intxaurrondoko oholtzan. Apirilaren 27an Anestesia eta Goma-2ren txanda iritsiko da eta maiatzaren 3an Kerobia eta Bi Zaldi ariko dira zuzenean.

Kontzertuetarako sarrerak webgunean daude eskuragarri. Agortuta zeuden taldeen kontzertuetarako beste 150 sarrera jarri dira salgai.

Apirilak 26, Ostirala
HERENEGUN + MUGAN + INDABE + ITHAKA
20:30
12 €

Apirilak 27, Larunbata
ANESTESIA + GOMA-2
21:15
15 €

Maiatzak 3, Ostirala
KEROBIA + BI ZALDI
21:30
17 € (14 € aldez aurretik)

 


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa
Didoe