Inicio » Idiomas » Euskera » Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire igerilari donostiarrei harrera

Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire igerilari donostiarrei harrera

Madeiran ospatu berri den Europako txapelketan urrezko domin bat, zilarrezko beste bat, eta brontzezko bost lortu dituzte

Donostiako Udalak harrera egin die gaur arratsaldean Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire igerilari donostiarrei. Llopisek Europako txapeldun izan da 100m sorbaldako S8 mailan eta hiru brontzezko domin irabazi ditu, tximeleta erako 100 metrotan eta 34puntutako estiloko 4×100 metrotan eta era askeko 4×100 metrotan; eta Nahia Zudairek, aldiz, zilarrezko domina S7 mailako 400m libretan eta brontzezko bi domin, SB7 mailako bular estiloko 100metrotan eta 34 puntutako era askeko 4×100 metrotan.

Donostiako alkate Eneko Goiak hiriaren izenean zoriondu ditu eta honakoa esan die: “Berriro ere bi donostiar protagonista handi Europako txapelketa batetan. Hiriko izena gailurrera eramaten. Oso harro gaude zuetaz, baina ez bakarrik horrelako lorpen handiak ekartzen dituzuelako, baita egiten duzuen lanarekin hiriko jende askorentzat eredu zaretelako ere”.

Horiek horrela, Goiak eskerrak eman dizkie egunero egiten duten lanagatik, eta zorterik onena opa die hurrengo hilabeteetan izango dituzten erronketarako, tartean Paris-en ospatuko diren joku olinpikoetarako.

Llopisek eta Zudairek Udalaren oroigarria jaso dute Donostiako alkatearen eskutik, baita udal korporazioaren ordezkarien txaloa ere.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa