Inicio » Idiomas » Euskera » Ingurumen sailak elikagaien zarrastelkeriaren aurka egiteko hitzarmena sinatu da Elikagaien Bankuarekin

Ingurumen sailak elikagaien zarrastelkeriaren aurka egiteko hitzarmena sinatu da Elikagaien Bankuarekin

Elkarlan horri esker 800.000 kilo elikagai bildu dira urtero, Elikagaien Bankuak biltzen duen elikagai kopuru osoaren %35a. Elikagaien zarrastalkeriari aurka

Elkarlan horri esker 800.000 kilo elikagai bildu dira urtero, Elikagaien Bankuak biltzen duen elikagai kopuru osoaren %35a.

Elikagaien zarrastalkeriari aurka egiteko hitzarmena sinatu dute gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundian José Ignacio Asensio Ingurumeneko Diputatuak eta José Manuel Pineda Gipuzkoako Elikagaien Bankuko presidenteak. Gipuzkoan120.000 tona elikagai galtzen da urtero. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin batera hasi zen lanean 2007. urtean, herritarren artean “azken minutukoak” (galkorrak izan arren arazorik gabe kontsumi daitezkeen produktuak) gisa ezagutzen diren eta saldu ezin diren elikagai kontsumigarrien bilketa egiteko. Elkarlan horri esker, azken urteetan 800.000 kilo elikagai inguru bildu eta banatu dira urtero, gutxi gorabehera, Elikagaien Bankuak biltzen duen elikagai kopuru osoaren %35a.

Hitzarmen hau sinatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak “Azken minutua” programa laguntzen jarraituko du. Horretara, 200.000 euroko gehienezko ekarpen ekonomiko bat egingo du “Azken minutua” programako elikagaiak biltzea, biltegiratzea eta banatzea finantzatzeko eta Elikagaien Bankuari baliabide material eta giza baliabide nahikoak emateko, hartara Gipuzkoako Lurralde Historikoan egun duen sarea aurrera eramateko.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa
Didoe