“Osasunean kalte larriak”, “langileen tratu arduragabea” eta “iraungitako janaria”. Agerraldia egin du Donostiako mugimendu feministak Okendo kaleko emakumeen etxean eta jakinarazi dute hainbat idatzi aurkeztu dituztela Arartekoan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardura da Bidean zentroa, eta FEPAS enpresak kudeatzen du. Eta gaur bere itxiera eskatu dute.
Indarkeria matxistaren biktima izandako emakumeak eta mugimenduko feministako kideek zehatz deskribatu dute zentroaren “utzikeria”. “Ez dituzte aintzat hartu emakumeon osasuna edota behar psikiko eta sozialak, beren ardurak utziz, baita emakumeok gaixorik egon garenean ere”, salatu dute.
“Horrez gain, emakumeen elikadura ez da kontuan hartu eta ez dira haien beharrak bete, elikagaien eskasia nabarmena baita, bai emakumeentzat, bai adingabeentzat ere. Gainera, iraungitako janariak ematen dituzte”, gaineratu dute.
Indarkeria matxistaren biktimak «zabarkeria» eta «osasungaiztasuna» salatu dute Bidean zentroan
“Osasunean kalte larriak”, “langileen tratu arduragabea” eta “iraungitako janaria”. Agerraldia egin du Donostiako mugimendu feministak Okendo kaleko emakumeen etxean eta
Las denunciantes, el 7 de mayo, en la Casa de las Mujeres. Foto: A.E.
Temas: Igualdad
Deja un comentario