Inicio » Idiomas » Euskera » «Ilargi guztiak. Todas las lunas» filmaren filmaketa Mutrikun hasi egin da
Zinema

«Ilargi guztiak. Todas las lunas» filmaren filmaketa Mutrikun hasi egin da

«Ilargi Guztiak. Todas las lunas» filma filmatzen ari dira dagoeneko. Emakume misteriotsu batek bere heriotza berrezkuratzeko neskato umezurtz batek egindako

Argazkiak: Nico de Assas

«Ilargi Guztiak. Todas las lunas» filma filmatzen ari dira dagoeneko. Emakume misteriotsu batek bere heriotza berrezkuratzeko neskato umezurtz batek egindako bidaia baten kontakizun fantastikoa, oparirik bikainena ematen dio: hilezkortasuna bere konpainiaren truke. Pasa den 17an hasi zen filmatzen Mutrikun. 

Igor Legarretaren bigarren film luzea da, eta zazpi astez Gipuzkoako (Mutriku, Gaintza, Zizurkil), Bizkaiko (Orozko) eta Nafarroako (Erratzu, Urbasa, Aldatz eta Leurtzako urtegietan) hainbat lekutan filmatuko dute. Filmaketaren jatorrizko bertsioa euskaraz izango da. 

Jon Sagalá gidoilariarekin batera idatzia («La sala», 2019), «Ilargi guztiak. Todas las lunas» antzezlanean Haizea Carneros (12 urte) da protagonista nagusia. Berarekin batera daude Josean Bengoetxea («Oreina», 2017), Itziar Ituño («La casa de papel2, 2017-orain arte), Lier Quesada («Un otoño sin Berlín, 2015), Zorion Eguileor («El Hoyo», 2019) eta Elena Uriz («El guardian invisible», 2017). 

DSC5704 300x200 - "Ilargi guztiak. Todas las lunas" filmaren filmaketa Mutrikun hasi egin da
Argazkia: Nico de Assas

Filma argirantz egindako bidaia da. Azken gerra karlistaren estertoreetan, umezurztegi batetik neskako bat errekatatzen du basoan bizi den emakume misteriotsu batek. Gaizki zaurituta eta heriotzaren atarian dagoela sentituz, neskatoak usten izango du bere bila etorri den aingeru bat ikusi duela zerura eramateko… laster konturako da, egun berriaren egunsentian, izaki bitxi honek betiko bizitza eman diola bere lagunaren truke. 

Bere izaera berriaren pean, bere haurtzaroan itxitako denboraren igarotzen mingarria «bizi» beharko du, eta ilargi ugari kontatu beharko ditu Candido ezagutu arte, bere etxean alaba balitz bezala hartuko duen gizon apala, eta berarekin hasiko du bidaia bere izaera berriaren eta bere bizitza kendua berreskuratzeko ametsaren aurka. 

Egungo industria zinematrografikoko profesional ospetsuenetako batzuek osatzen dute filmaren talde teknikoa. Goya sariaren lau irabazle errepikatu dira, «Handia» (2017): Lauren Dufreche muntaian; Mikel Serrano arte zuzendaritzan; Pascual Gaigne musikan; eta Drama FC, oraingoan Mariano Garciaren ardurapean. Arcadia Motion Pictures, Kowalski Films, Pris &Batty Films eta Ilargia Filmsen ekoizpen bana, Noodlees Productionekin (Frantzia) koprodukzioan. EITBk eta RTVEk parte hartzen dute, eta ICAAk , Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen dute. 

DSC5652 300x200 - "Ilargi guztiak. Todas las lunas" filmaren filmaketa Mutrikun hasi egin da
Argazkia: Nico de Assas

Filma, zuzendariak dioen bezala «Ilargi Guztiak.Todas las lunas» , «funtsean, kondena baten historioa da. Betiko bizitzeko kondena. Eta horrek, definizioz ez bizitzea dakar». 

Igor Legarretak definitzen du «Ilargi Guztiak. Todas las lunas», «bidai epikoa, bidaia bat heriotzaren atalasetik, galeraren aurreko minak bizitza hobe baten itxaropena elikatzen duen tokitik, egunaren argitasun berritzaileraino, eta betierekotasuna, existituz gero, orainan dagoela onartzen den tokiraino. Eta heriotzaren gauzarik garrantzitsuena, hain zuzen ere, bizitzak izaten jarraitzen duela. «Ilargi guztiak. Todas las lunas» «euskara hutsean filmatutako film fantastikoa izango da». 


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa
Didoe