Inicio » Idiomas » Euskera » Ikerbasqueko ikertzaileek 28 milioi erakarri zituzten 2018 urtean

Ikerbasqueko ikertzaileek 28 milioi erakarri zituzten 2018 urtean

2018aren amaieran, Ikerebasquek ibilbide luzeko eta lidergo-gaitasun handiko 153 ikertzaile zituen; goi-mailako ikertzaile gazteen harrobia bultzatzen lagunduko duten 68 ikertzaile

2018aren amaieran, Ikerebasquek ibilbide luzeko eta lidergo-gaitasun handiko 153 ikertzaile zituen; goi-mailako ikertzaile gazteen harrobia bultzatzen lagunduko duten 68 ikertzaile gazte; eta, aurreko bi kategoriak osatuz, ikertzaile-karreraren etapa guztiak estaltzea xede duen Research Associate kategoriari atxikitako beste 18 ikertzaile. Guztion ikerketa-lanak oihartzun zabala lortu zuen aldizkari zientifikoetan. Hartara, urte osoan 1.160 artikulu plazaratu zituzten guztira indexatutako argitalpenetan, hau da, nazioarte mailako kualifikazio handiko hedabide editorialetan.

Ikerbasqueko ikertzaileek 2018an lortutako funtsen guztizko zenbatekoa 28.366.352 eurokoa izan zen (2017an baino 2 miloi euro baino gehiago). 2007az geroztik Euskadira 175 milioi euro erakatzea lortu dute guztira. Kanpoko finantzaketaz landutako 589 proiektutatik (aurreko urtean baino 160 proiektu gehiago) hamabik ERCren (European Research Council, Europako Ikerketa Kontseilua) finantzaketa izan zuten. Hauxe da kontinente zaharreko erakunderik
ospetsuena, ezagutzaren mugan finkatutako asmo handiko ikerketa-proiektuen sustapenari dagokionez, eta iazko urtearen amaieran, 877 pertsonak lan egiten zuten Ikerbasqueko ikertzaileek zuzendutako taldeetan.

Ikerbasquek Euskadiko unibertsitate eta I+G zentroetan lan egiteko erakarri dituen mundu osoko ikerzaileak 36 herrialdetakoak dira, gehienak espainiarrak (138), italiarrak (22), alemaniarrak (11), errusiarrak (7), britainiarrak (7), kanadarrak (6) eta estatubatuarrak (5). Baina badira Europa, Amerika eta Asiako beste 29 nazionalitatetako pertsonak ere. Horien artean, gizonak dira nagusi, % 79, emakumezkoen % 21aren aldean.

Ikertzaileen jakintza-arloei erreparatuta, gehienak fisika zientzietakoak dira (% 30), % 22 medikuntza-zientzietakoak eta %14 kimika-zientzietakoak. %12 giza eta gizarte zientzietako adituak dira, baita ingenieritzakoak ehuneko berdina daukate, eta gainerako % 10 biologiakoak. Ikerbasqueko ikertzaile hauek munduko zentrorik ospetsuenetatik etorritakoak dira, MIT, Harvard, Oxford eta Stanfordeko unibertsitateak, CNRS edo Max Planck Elkartea tarteko direla.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa