Inicio » Idiomas » Euskera » Ikastaroaren hasiera: LABek Hezkuntza Sailaren kudeaketa txarra salatu du
Osasun krisia

Ikastaroaren hasiera: LABek Hezkuntza Sailaren kudeaketa txarra salatu du

Sindikatuaren arabera, beharreskoa izango da ikasgela bakoitzean ikasle gutxiago dituzten talde egonkorrak sortzea eta langile gehiago kontratatzea

LAB sindikatuak langileekin ikasturte hasiera segurua eta adostua planifikatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Ikasturtea hasteko bi aste falta direnean, LABek talde egonkorren sorrera azpimarratu du, ikasleen ratioak jaitsiz. «Beharrezkoa balitz, udal instalazioak eta beste espazio publiko batzuk egokitzea, langile gehiago kontratatzea eta arlo pedagogikoa indartzea eskatzen dugu», argudiatu du sindikatuak.

«Ekainetik hona EAEko hezkuntza arduradunak ez dira langileen ordezkariekin bildu hartu beharreko neurriak negoziatzeko eta adosteko», gaineratu dute. Bestale, ekainaren amarieran «2020/21 ikasturteako pedagogiaren eta prebentzioaren ikuspegitik» proposamen bat aurkeztu zutela esan dute, baina EAEko eta Nafarroako hezkuntza arduradunak «epe laburrean eta ahalik eta kostu txikienarkin irtenbideak bilatzen ari dira».

Aurkeztutako proposamenak «azken orduko ezusteko erabakiz beteta» diseinatu dituztela gaineratu dute. Gela bakoitzeko ikasle-kopurua txikiagoa izatea eskatzen dute, eta 0-3 zikloko ratioa hezkuntza bereziko espezialistek jantokietan artatu behar duten ikasle-kopuruan eta garbitu beharreko metro kopuruan jaistea.

«Ez da hezkuntza aurrezteko garaia», azaldu dute ikasle askok euskararen arloan izan duten defizitari aurre egiteko neurriak behar dituztela. Gainerakoan, «Euskal Eskola Publiko Komunitarioaren alde urrats sendoak ematen jarraitzeko» prest daudela adierazi dute.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete