Inicio » Idiomas » Euskera » Igandetako azoka txikia otsailaren erdialdean bueltatuko da Anoetara

Igandetako azoka txikia otsailaren erdialdean bueltatuko da Anoetara

Anoetako igandetako azoka txikia etxera itzuliko da. 2017ko urrian Gernikako Arbola Pasealekura aldatu zen, estadioaren obrak zirela eta. Baina urte

Mercadillo de los domingos. Foto: A.E.

Anoetako igandetako azoka txikia etxera itzuliko da. 2017ko urrian Gernikako Arbola Pasealekura aldatu zen, estadioaren obrak zirela eta. Baina urte honetako otsailaren erdialdean buetatuko da Anoetara, Alfonso Gurpeguik ziurtatu duenez. “Interesdunek badakite, eta toki-neurriak hartutak daude”, gaineratu du Gune Publikoetako, Ekologiako eta Festa Jardueretako zinegotzi ordezkariak.

Gernikako Arbola pasealekuko bizilagunak ez zeuden pozik kokalekuarekin, ezta azoka txikiaren dendariak ere. Horregatik, Udala beste toki baten bila aritu da. Baina, azkenean, estadioaren zati horren lanen amaierari esker gertatuko da lekualdaketa.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *