Donostiakio Gune Publikoetako zinegotzia den Alfonso Gurpeguik baieztatu du: bihar bertan, igandetako azoka txikia Anoetara itzuliko da. Otsailaren 17an “bere behin-behineko tokia izan den Gernikako Arbola Pasealekutik Anoetara bueltatuko da”. Itzulera hau Udala eta saltzaileen arteko akordioaren emaitza da, zenbait aukera aztertu ondoren gauzatu dena.
Estadioan egiten ari diren obrak izan ziren lekualdaketaren zergatia, eta oraindik ez dira bukatu; hala ere, lanak bukatu arte, behin-behineko kokapen berria estadioa bukatzen den tokitik Belodromoraino dagoen lekua izango da. Obren amaiera 2019 urte honetako azken zatian gertatuko dela aurreikusten da, eta orduan azoka txikiak bere benetako lekua berreskuratuko du Anoetan bertan.
Deja un comentario