Inicio » Idiomas » Euskera » Igandean hasten da Eserleku Urdina zinema ekimena, dibertsitate funtzionala duten pertsonei zuzenduta

Igandean hasten da Eserleku Urdina zinema ekimena, dibertsitate funtzionala duten pertsonei zuzenduta

Igandean, hilak 25, Eserleku Urdina ekimenaren estreinaldia izango da eta dibertsitate funtzionala duten pertsonei zuzenduta dago. SADE Zinemak, Gautenaren kolaborazioarekin,

Igandean, hilak 25, Eserleku Urdina ekimenaren estreinaldia izango da eta dibertsitate funtzionala duten pertsonei zuzenduta dago. SADE Zinemak, Gautenaren kolaborazioarekin, antolatzen duen ziklo berri honetan elkarte honi aukera eman nahi dio modu eroso eta testuinguru ulerkorrean zineaz gozatu dezan, adierazi dute komunikatu batean.
Bereziki dibertsitate funtzionala duen jendeari zuzenduta dago -emanaldi komertzial batean arazoak dituzten pertsonei, hain zuzen ere-, baina zikloa publiko orokorrarentzat zabalik egongo da. Proposamen honen bidez, gizarteratze eta aisialdia eta kulturaz ahalik eta gizarte esparru zabalenean gozatzeko aukera eman nahi zaie.
Saioek adaptazio mota ezberdinak izango dituzte ikuslea eroso egon dadin, eta proiekzio hauekin bere osotasunean gozatzeko aukera izango dute. Esate baterako, filmaren bolumena gutxiagotuko da, Iluntasuna baretzeko argiren bat piztuta egongo da, jendea libreki mugitu ahal izango da eta euren emozioak adierazteko aukera izango dute.
Lehenengo bi saioak otsailaren 25ean eta martxoaren 25ean izango dira Donostiako Antiguo Berri Zineman. Lehenengo txandan ‘Cavernícola’ botako dute eta bigarrenean,’El hijo de Big Foot’, biak goizeko 11:30etan. Sarrera bakoitzak 6,20 euro balio du eta dagoeneko salgai daude SADE Zinemaren ohiko lekuetan.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete
Didoe