Inicio » Idiomas » Euskera » Ia 9.400 donostiar daude BOE-ko baremazio kanpainan apuntatuak
Etxebizitza

Ia 9.400 donostiar daude BOE-ko baremazio kanpainan apuntatuak

 Udal alokairuko BOEak esleitzeko baremazio kanpainan 9.398 pertsonek izena eman dute. Ia 9.400 donostiarrek borondatea adierazi dute, alokairuko udal etxebizitza

La concejala de Urbanismo, Nekane Arzallus. Foto: Ayuntamiento de San Sebastián

 Udal alokairuko BOEak esleitzeko baremazio kanpainan 9.398 pertsonek izena eman dute.

Ia 9.400 donostiarrek borondatea adierazi dute, alokairuko udal etxebizitza eta zuzkidura ostatuak baremazio sistemaren bidezko esleipenetan parte hartzeko. Hirigintza zinegotzi Nekane Arzallusek kanpainaren datuak eman ditu gaur goizean. Kanpainari esker Donostiako babes publikoko etxebizitzen eskatzaileen karakterizazioari buruzko datu zehatzagoak bildu dira.

Donostiako Etxegintzak kanpaina hasi zuen abenduaren 10ean, eta urtarrilaren 10a arte eskatzaileen erregistroan zeuden donostiarren eta izena eman nahi zutenen datuak jasotzeko. 

Datuak
Donostiako Etxegintzak 2076 alokairuko etxebizitza eta gazte zein adineko pertsonentzako bizitokiak ditu. Eta horien artean, kontuan hartzen dira Txomineneako 162 etxebizitza berriak eta Intxaurrondoko adineko pertsonentzako 55 etxebizitzak. 

Jaso diren eskaeren artean, azpimarratzekoa da %54,82 emakumeak direla eta %45,18 gizonezkoak. %45 talde orokorrekoak dira, %22,85 emantzipazioaren taldekoak, %9,56 guraso bakarren taldekoak, eta %8,69 pentsiodunen taldekoak. Gainerako talde bakoitzak – Familia Anitza, Desgaitasun intelektuala, Genero indarkeria eta Mugikortasun urriko pertsonak – %4 baino gutxiagoko eskaerak jaso ditu.

Izena eman duten pertsona gehienek, pertsona batentzako ( %51,7) edo bi pertsonentzako (%27,2k) etxebizitza eskatu dute. Adinari begiratuta, eskatzaileen %46,12 18 eta 35 adin tartean daude. Jarraian 36 eta 50 urte bitarteko pertsonak daude (%34,11). Eta eskatzaileen gainerakoek 51 urte baino gehiago dituzte. 

Aukera ezberdinen artean, Donostiako Etxegintzak etxebizitza partekatzeko aukera eskaini du. Eta aukera hau, batez ere, gazteei zuzendutakoa izan da. Jasotako datuen arabera, izena eman duten 18 eta 35 urte bitarteko pertsonen %8,94 prest dago etxebizitza partekatzeko.

Etxebizitzen esleipena
Esleituko diren hurrengo etxebizitzak Txomineneako 162 etxebizitzak izango dira. Eta etxebizitza horiek amaituta daude, azkeneko ikuskapenen zain hainbat zerbitzu martxan jartzeko. Era berean, Arzallusek esan du, urtero Donostiako Etxegintzaren etxebizitza ezberdinetan aldaketak egoten direla, eta hutsik gelditzen direnak ere sistema honen bidez esleituko direla.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete