Inicio » Idiomas » Euskera » Ia 1.000 kirolari izango dira maiatzaren 26an Zegaman, Zegama-Aizkorri lasterketan lehiatzeko

Ia 1.000 kirolari izango dira maiatzaren 26an Zegaman, Zegama-Aizkorri lasterketan lehiatzeko

Guztira, 543 kirolarik (horietatik 87 emakumeak) egingo dute mendi maratoia; 143 lasterketari (horietatik 38 emakumeak), junior kategorian arituko dira; eta 272 (52 emakume), KB kategorian.

Gipuzkoak 1.000 kirolari bilduko ditu maiatzaren 26an, Zegama-Aizkorri mendiko maratoi ospetsuan. Zehazki, 543 kirolarik (horietatik 87 emakumeak) egingo dute maratoia; 143k (horietatik 38 emakumeak), junior kategorian arituko dira; eta 272 (52 emakume), KB kategorian.

Mendi-lasterketa ospetsu honen aurkezpena ostegun honetan egin da Donostian, prentsaurreko batean non parte hartu baitute Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Goizane Álvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatuak, Iker Zubeldia Zegamako alkateak eta Maialen Arizkorreta antolakuntzako kideak.

Arizkorretak gogorarazi du Golden Trail Word Series serieen proba puntuagarri bat dela. Aurten ere, Kilian Jornet txapeldun handiak parte hartuko du, zeinak, hamar garaipen izateaz gain, 2022an marka guztiak txikitu baitzituen 3h36.40 denborarekin.

Gainera, lasterketan bilduko dira azken txapelduna, Manuel Merillas, eta Elhousine Elazzaoui, Davide Magnini, Robert Pkemoi, Alain Santamaria eta Jan Margarit, besteak beste. Emakumezkoen kategorian, iazko irabazlea ere bertan izango da, Daniela Oemus. Haren ondoan, besteak beste Sophia Laukli, Caitlin Fielder (iaz bigarrena), Malen Osa eta Sara Alonso atletak lehiatuko dira garaipenaren bila.

Euskal kirolari garrantzitsuenen artean nabarmentzekoak dira Aritz Egea, Ander Iñarra, Borja Zubizarreta, Arnatz Artola, Ander Gerrikaetxebarria eta Aitor Zunzunegi, gizonezkoen kategorian; eta Sara Alonso, Malen Osa, Ainara Urrutia, Lide Urrestarazu eta Oihana Zubillaga, emakumezkoen kategorian.

Arizkorretak azpimarratu duenez, proba horretan emakumeen parte-hartzea asko hazi da azken urteetan: % 16ra iritsi da proba nagusian, % 19ra KB kategorian eta % 26ra junior kategorian.

Erakundeko kideak gogorarazi duenez, asteburu horretan jende asko espero da Zegaman, eta, beraz, «pazientzia» eskatu die jendeari, bai eta Zegamako Udalak eta Oñatiko Udalak gaitzen dituzten autobusak erabiltzea ere.
Azkenik, gogorarazi du lasterketa streamnig bidez emango dela zuzenean Youtuben, bai euskaraz bai gaztelaniaz, eta GTWk ingelesez emitituko duela mundu osorako Youtubeko kanalean. Gainera, EiTBk eta TV3k beren hedabideetan emango dute lasterketa.

Gipuzkoa mapan jartzen duen ekitaldi bat

Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak kirol-proba honek Gipuzkoan duen balioa nabarmendu du. «Zegama-Aizkorri, lurraldearen barrualdearen erakargarritasuna indarrean jartzeaz gain, goi-denboralditik kanpo egiten da. Hartara, Gipuzkoak bisitariari eskaintzen dion jarduera-agenda aberastu egiten du eta turismo-jarduera desestazionalizatzen laguntzen du. urismoari begira, gure helburua ezin da izan haztea hazte hutsagatik, baizik eta haztea modu jasangarrian, gure kultura errespetatzen duten bisitariak, gure natura errespetatzen dutenak eta gure bizilagunak errespetatzen dituztenak, erakartzeko. Hain zuzen ere, proba honek erakartzen duen turista-profila. Pertsona horiek guztiek Gipuzkoa bere sakontasunean ezagutu dezatela, dauzkagun erakargarritasun ugariek liluratuta», gaineratu du.

Goizane Álvarez Kultura eta Kiroletako diputatuak adierazi duenez, «Zegama Aizkorri ekitaldi enblematiko bat da, gure lurraldeak mendiko kirolarekiko duen pasioa eta konpromisoa islatzen dituena. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentutik, poz-pozik babesten dugu mundu osoko eliteko atletak erakartzen dituen lehiaketa hau. Lasterketa honek ezaugarri ditu ibilbide zail bat paisaia ikaragarrien artean eta Zegamako bazter bakoitzean bizi den giro paregabea. Gure kultura, natura eta kirolaren aldeko pasioa ospatzen ditugu bertan».

Boluntarioak

Azkenik Iker Zubeldia, Zegamako alkateak kirol-ekitaldi hau antolatzeak herriarentzat dakarren erronkan jarri du arreta: «Zegamako Udalaren erronka nagusietako bat boluntarioen kopurua bermatzea da. Hasieratik lagundu digutenetako asko erretiratu egin dira, eta belaunaldi berriei kosta egiten zaie lekukoa hartzea. Karrera hazten ari dela ikusita, ea inguruko jendearen konplizitatea berreskuratzen dugun, erakundetik erantzun ezin hobea eman ahal izateko. Udal gisa, ilusio handia dugu erronka horri aurre egiteko eta hartatik ikasteko».


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa