Inicio » General » Hondalea bisitatzeko aukera ekainaren 5etik aurrera Santa Klara uhartean
Obra artistikoa

Hondalea bisitatzeko aukera ekainaren 5etik aurrera Santa Klara uhartean

Ateak ireki aurreko egunetan "la Costa Rocosa: Geología, Ecología, Escultura" nazioarteko sinposioa egingo da

Isla Santa Clara. Foto: Santiago Farizano

Ekainaren 5ean eta 6an irekiko ditu ateak lehen aldiz Hondaleak, Cristina Iglesias eskultore donostiarrak Santa Klara Uharteko Itsasargiaren Etxean egin duen sorkuntza artistikoak. Inaugurazio honen aurretik, ekainaren 3an eta 4an, Donostia Sustainability Forumeko parte den «la Costa Rocosa: Geología, Ecología, Escultura» nazioarteko sinposioa egongo da.

Obra bisitatzeko, enklabeak duen edukiera mugatua dela eta, aldez aurretik erreserbatu beharko da web orri honetan. Erreserba egin ondoren, bisita doakoa izango da, eta uharteko itsasontziaren joan-etorriko txartelaren prezioa bakarrik ordaindu beharko da.

Ireki ondorengo lehenengo bi asteetan, ekainaren 5etik 15era, bidaia ere doakoa izango da. Bisitak 20 minutu inguruko iraupena izango du, egun osoan zehar joan daitekeen jendetza antolatu ahal izateko. Horrela, uhartearen edukiera kontrolatzeko aukera izango da.

Hala adierazi dute gaur Aquariumeko auditoriumean emandako prentsaurrekoan, Eneko Goia, hiriko alkateak eta Cristina Iglesias, obraren egileak. Goiak azpimarratu duenez, «Hondaleak, azkenean, Donostiak Cristina Iglesiasekin duen zorra kitatuko du», eta gogorarazi nahi izan du Hondaleako sormen prozesu guztia ingurumen alderdiak kontuan hartuta egin dela.

Bestalde, Cristina Iglesiasek «eskerrak» eman dizkio hiriari bere obran sinesteagatik, eta azpimarratu duenez, «arteak eta aire zabaleko eskulturak guztiok kezkatzen gaituzten gaietara eraman dezakete argia, besteak beste, kostaldeen eta itsasoen zainketa».

Inaugurazioaren atariko gisa, ekainaren 3an eta 4an, «La Costa Rocosa: Geología, Ecología, Escultura» nazioarteko sinposioaz gozatu ahal izango da Donostiako Aquariumeko Auditorioan. Sinposio horrek aditu talde bat bilduko du, artearen, literaturaren, geologiaren eta ekologiaren alorretan pentsamendua partekatzeko.

Sinposioa aurrez aurrekoa izango da, baina edukiera mugatua izango du COVID-19ren ondorioz. Online parte hartzeko aukera egongo da «zoom» plataformaren bidez. Matrikulak 20 euroko kostua izango du pertsonako, eta esteka honen bidez eman daiteke izena.

 


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa