H&M-ko langileek greba mugagabea hasi dute gaur kaleratze kolektiboen eta lan murrizketaren aurka. Kaleratze horiek Euskadiko 6 dendari eta Nafarroako beste 2ri eragingo die, baita bi erkidegoetako 229 langileri ere (56 kaleratuko dituzte). Estatuan 1.000 langile dira eragindakoak.
ELA sindikatuaren arabera, enpresak aurkeztutako espedienteak «ez dio krisi ekonomiko bati erantzuten» eta enpresak berak onura handiak lortu zituela adierazi du.
Gauzak horrela, ELAk langileen lanaldia murriztea eta enplegua banatzea eskatzen du. Halaber, sortzen diren lanpostu berrien kasuan, lan-baldintza hobeak izan daitezen, neurriak ezarri ditzatela eskatzen du.
ELAk dioenez, enpresak berak ezarri duen “online salmenta digitalizatuaren barruan” kokatzen dira kaleratzeak.
Deja un comentario