Erritmo onean doaz Donostiako Orfeoiak datorren urriaren 19an, Kursaaleko auditorioan, emango duen kontzertu solidarioaren sarrerak. Opus Liricak, Donostiako Orfeoiaren laguntzarekin, operaren historian dauden koru ederrenetaz gozatzeko aukera emango du. Azken urteetan Opus Liricak 9 opera aurkeztu ditu Donostian eta denboraldi iraunkorra ezarri nahi du, opera urte osoan izan dadin.
Sarrerak Kursaaleko webgunean eskuratu daitezke eta beti egin den bezala, lehiatilan bertan. Gainera, 0 lerroa dago jaialdira joan gabe ekarpen ekonomikoa egin nahi dutenentzat.
Deja un comentario