Inicio » Secciones » Cultura » Hiritarren 300 proposamen eta eskaera inguru jaso ditu Olatu Talkak

Hiritarren 300 proposamen eta eskaera inguru jaso ditu Olatu Talkak

Urtarrilaren 31n bukatu zen Olatu Talka jaialdian proiektu orokorrak martxan jarri ahal izateko proposamenak aurkezteko epea, baita Kontxa Gaumarketen eta

Urtarrilaren 31n bukatu zen Olatu Talka jaialdian proiektu orokorrak martxan jarri ahal izateko proposamenak aurkezteko epea, baita Kontxa Gaumarketen eta Kontzertourren parte hartzeko eskaerak aurkeztekoa ere. Guztira 300 inguru izan dira deialdi hirukoitz honetan parte hartu dutenak, eta epe motzean izango dute erantzuna.

Urtero bezala, herritar eta eragileen erantzuna «primerakoa izan da», diote orain aztertze lanetan dauden antolatzaileek. Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra egingo den Olatu Talka jaialdiaren baitan, onartutako musikari eta sortzaileek aukera paregabea izango dute, beste urte batez, euren lana hirian erakusteko.

Bestetik, eratzaileek gogorarazi nahi dute «Olatu Talkan parte hartzeko beste hainbat modu eta aukera izango direla aurrerago». Horien berri emango dute webgunean (www.olatutalka.eus), baita jaialdiaren sare sozialetan ere.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa