Inicio » Idiomas » Euskera » Hezkuntza Sailak beste 70 plaza gehiago aterako ditu 2019ko EPEan

Hezkuntza Sailak beste 70 plaza gehiago aterako ditu 2019ko EPEan

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradunak sindikatuekin elkartu dira gaur eguerdiz, Irakasle Funtzionarioen Mahai Sektorialean hain zuzen, Lakuan ospatu dena. Han,

Imagen de archivo de oposiciones. Foto: Gobierno vasco

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradunak sindikatuekin elkartu dira gaur eguerdiz, Irakasle Funtzionarioen Mahai Sektorialean hain zuzen, Lakuan ospatu dena. Han, Hezkuntza Sailak 2019ko EPEan (Enplegu Publikorako Eskaintzan) 70 plaza berri deituko dituela jakinarazi du, aurrez iragarritako 1.825 plazez gain.

70 berriak horrela banatuko dira: horietako 32, Musika Kontserbatorioetako irakasleentzat; 10, Hizkuntza Eskola Ofizialetakoentzat; eta 28, Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegorako. Azken plaza hauterara karrerako funtzionarioak aurkeztu ahal izango dira. Beraz, guztira esandako EPEak 1.895 plaza jasoko ditu.

Horretaz gain, Mahaia horretan lehenagoko 1.825 plazetako espezialitateen banaketa zehaztu da ere. Honako hau da:

– Haur Hezkuntza: 453
– Lehen Hezkuntza: 795
– Ingelesa: 120
– Gorputz Hezkuntza: 66
– Musika: 66
– Hezkuntza Berezia. Entzumena eta Hizkuntza: 55
– Hezkuntza Berezia. Pedagogia Terapeutikoa: 270

Hezkuntza Sailak esango du aurrerago zeintzuk izango diren izen-emateko epeak, proben ezaugarriak, eta abar.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete
Didoe