Inicio » Idiomas » Euskera » Hezkuntza publikoaren greba maiatzera atzeratu dute ELA, LAB eta Steilasek

Hezkuntza publikoaren greba maiatzera atzeratu dute ELA, LAB eta Steilasek

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek apirilaren 23ko asterako aurreikusita zuten greba maiatzera atzeratzea erabaki dute Eusko Jaurlaritzaren eskaintza zein den

Santiago Farizano

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek apirilaren 23ko asterako aurreikusita zuten greba maiatzera atzeratzea erabaki dute Eusko Jaurlaritzaren eskaintza zein den jakin arte, mahai sektorialaren bilera deitu baitu apirilaren 18rako. «Jaurlaritzak gure aldarrikapenei erantzungo dieten neurriak proposatu ezean, maiatzean mobilizazio eta grebekin jarraitzea beste biderik ez digu utziko», azaldu dute sindikatuek prentsaurrekoan eta ondoren bidali duten komunikatu baten bidez.
«Martxoaren 14 eta 15ean izan ziren greba arrakastatsuei esker Hezkuntza sailak mahai sektorialaren bilerara deitu du apirilaren 18rako. Jaurlaritzak greben bezperara itxaroten du negoziazio mahaiak deitzeko», salatu dute.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete