‘Destino Hemingway Bidaide’ proiektuaren barruan ‘Hemingwayren bidaia liburua’ aurkeztu da gaur, zeinetan idazleak Euskadi, Nafarroa eta Errioxan burututako bidaien berri ematen duen. Turismo bulegoetan egongo den bidaia liburuak Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Logroñoko hiriburuak aurkezten ditu idazlearen esaldi eta marrazkien bitartez, eta Urdaibai, Arabako Errioxa eta Pirinioetako ihesaldiak ere deskribatzen ditu. Helburua bidaiariak argitalpena gorde eta proposatutako lekuetan bere inpresioak idatziz parte hartzea da.
Alfredo Retortillo sailburuaren arabera “Hemingway lurraldetik pasatzean aldatu egiten den turistaren paradigma da, eta era berean, berarekin aberastu egiten gaituena.
Deja un comentario