Donostia Kulturak #hauereDKda gida berria aurkeztu du, bere zerbitzuak jasotzen dituenak. Enpresa erakunde publiko honen helburuen artean Udalak dituen ekipamendu eta zerbitzuak kudeatzea dago, eta horrek ematen dituen aukera guztian argitalpen honetan bilduko dira. Lehenengo edizioak 2.000 ale izango ditu, eta Donostiako udal guneetan banatuko dira, baita kulturarekin zerikusirik ez daukatenetan ere.
Donostia Kulturak gogorarazten duen bezala, hiriko biztanleriaren erdia baino gehiagok DK txartela dauka eta, beraz, gida horretan ageri diren DK zerbitzuetarako ateak zabalik ditu (liburutegietako mailegu-zerbitzua edo 500 ikastaro eta lantegi baino gehiago, besteak beste). Argitalpenak hiriak kultura arloan daukan eskaintza zabaltzen du, «edozein donostiar kultura-eragile benetan aktibo» batean bihurtu dadin.
Gidaliburuan hiriko festa eta kultur eskaintzetan aktiboki parte hartzeko 50 bide azaltzen dira, oso desberdinak: lokalak alokatzeko aukera, diru-laguntzak, lehiaketak… Donostia Kulturak zuzentzen dituen 16 kulturgunez eta 18 liburutegiz osatutako sarearen posibilitateak handiak dira.
Deja un comentario