Gaur goizean hasi da Gipuzkoako foru suhiltzaileen txertaketa prozesua eta 30 profesionalek jaso dute euren dosia goizean zehar. Prozesuak bihar eta ostiralean zehar jarraituko du, eta datorren asteko ostegunean, martxoaren 18an, amaituko da. Tolosan dagoen Oria parkean ari dira txertoak inokulatzen.
Eider Mendozak, Gobernantza foru diputatuak, azaldu duenez, guztira, 55 urtetik beherako 147 suhiltzailek jasoko dute egun hauetan AstraZenecako txertoaren lehen dosia. Bigarren dosia, lehenenga hartu ondorengo 10 edo 12 asteko epean jasoko dute
Foru arduradunak gogorarazi duenez, gaur gaurkoz jada jaso dute txertoa lurraldeko adinekoen egoitzetako erabiltzaileek eta baliabide hauetako langileek, eta une honetan txertoak jartzen ari dira eguneko zentroetan eta desgaitasuna duten pertsonentzako zentroetan. «Orain, txertoa suhiltzaileen foru zerbitzura hedatzearekin batera, beste urrats garrantzitsu bat emango dugu pandemiaren aurrean zaurgarrienak diren pertsonak eta pandemiaren aurkako lehen lerroan lan egiten dutenak babesteko prozesuan, kasu honetan larrialdi zerbitzuak», adierazi du.
Azkenik, Foru Aldundia Osakidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun sailarekin uneoro izaten ari den lankidetza goraipatu eta eskertu du foru arduradunak.
Deja un comentario