Zalegoari bere sostengua eskatzeko kanpainia aurkeztu du gaur Gipuzkoa Basketek. Kirol arloan gaizki pasatzen ari da kluba, eta inoiz baino laguntza gehiago behar du. Horretarako atera du #HandiaZaraGipuzkoaBasket kanpaina: «Gogo betez helburua lortzen saiatzean zara haundia, inoiz amore ematen ez denean», justifikatzen du kirol erakundeak.
Horregatik, «bazkide, akzionista eta orokorrean zaletu guztiei» klubak dituen akzioak erosteko aukera luzatzen die. 60 eurotako salneurria duen akzio batetik hasita, 654.000 eurotako helmuga arte. Nahia hori da, klubaren akzioen %25,4 saltzea.
Prentsaurrekoan Richard Oribe, joko paralimpikoetan domina; Alex Ubago, abeslea; eta Irune Zubiaurre, Gipuzkoa Basketen Kontseiluko Aholkularia izan dira.
Deja un comentario