Gaurkoa, Zinemaldiko emanaldirik esperoena izan da eta ez du hutsik egin. «Handia»k errealitatean oinarritutako istorio handi bat dauka barnean, eta etxeko filme bat da. Atzoko erraldoiaren istorioa jendearen gustokoa izan da aurkezpenean, eta jadanik, Donostiako Jaialdiko edizio honetako faboritoen artean dago. «Ez da erraldoiaren istorio soila» esan dute autoreek «bi anaiaren istorioa da». Baita aldaketa pertsonal baten istorioa ere, gizarte aldaketa handiak eta egokitzapen beharra (edo ez).
Jon Garañok, Aitor Arregirekin batera zuzendari eta gidoilariak, esan du, baserritik atera eta munduan zehar ibili zen Atzoko Mikel Jokin Elizegi erraldoiaren istorioa buruan sartu zitzaiola, umetan San Telmo bisitatu eta bereak ziren objektuak ikusi zituenetik. Orduztik, gordeta izan du istorio hori, eta gorabehera askoren ondoren, errealitate egin du. Kuriosoa da, emakumezkoena baino ez zen «Loreak» filmearen ondoren, «Handia» gizonei buruzkoa izatea. Aurrekoaren arrakastak honek 3 milioi eta erdiko aurrekontua izatea bideratu du.
Aktoreen lana oso ondo baloratu du prentsak. «Ez genekien, antzezten irakatsiko genion erraldoi bat nahi genuen, ala erraldoi bihurtuko genuen aktore bat. Azkenean, bigarren aukera hartu genuen, eta Eneko Sagardoy aurkikuntza bat izan da; fisiko berezia eta teknika handia dauka».
Horri dagokionez, Sagardoyk, erraldoiak, esan du, umeengan eta hauek hitz egiteko dituzten arazoetan inspiratu dela filmatzean, eta pertsonaiaren gizatasuna erakutsi nahi izan duela, «ez munstro bihurtu». Mikel Elizegi pertsonaia erreala izan zen, eta bere aldaketa fisikoak ez ziren nabaritu 20 urte izan arte. «Bera inguratzen zuen gizarteari gertatu zitzaion gauza bera sufritu zuen berak ere». Sagardoyren begirada sinesgarria izan zen «Handia»ko taldearentzat arrazoietako bat berau kontuan hartzeko.
Beste aldean, bere anaiaren papera, Martin, Joseba Usabiagak antzeztua, zein gudatik bueltatzen den eta ematen ari diren gizarte aldaketei atxikitzen zaien. Eta beraiekin, aitaren irudia, Ramon Agirrek antzeztua. Hau izan zen castinga pasatu behar izan ez zuen bakarra, eta bere papera ere, oso garrantzitsua da. «Oso gogorra baserrian, baina oso apala jaunari zuzentzen zaionean». «Handia»k hau guztia eta gehiago kontatzen du. Bere baserritik irten gabe, Lisboa, Paris eta Londresen zehar ibili den gizon baten istorioa. Zinemaldian, lehen pausuak eman dituen filme eder bat.
«Handia»k hunkitu eta lana emango duela zin egin du
Gaurkoa, Zinemaldiko emanaldirik esperoena izan da eta ez du hutsik egin. «Handia»k errealitatean oinarritutako istorio handi bat dauka barnean, eta
Foto: Santiago Farizano
Temas: zinemaldia2017
Deja un comentario