Inicio » General » Gurutze Gorriaren Gosariak eta Askariak Bihotzarekin kanpaina hasi da Gipuzkoan
Solidaritatea

Gurutze Gorriaren Gosariak eta Askariak Bihotzarekin kanpaina hasi da Gipuzkoan

Apirilaren 17ra arte, 1 eta 20 euro arteko dohaintzak jasoko dira Oiartzungo Alcampon (Mamut) eta Irunen (Txingudi)

Gosariak eta Askariak Bihotzarekin kanpainako boluntarioak pasa den edizioetako batean. Argazkia: Gurutze Gorria

Gaur hasiko da Gosariak eta Askariak Bihotzarekin kanpainaren 9. edizioa. Apirilaren 17ra arte egingo da, estatuko 209 Alcampo eta Simply supermerkatutan. Gipuzkoako Gurutze Gorriak bat egin du ekimenarekin bi Alcampo zentrotan: Oiartzunen (Mamut) eta Irunen (Txingudi).

Aurten, produktu fisikoen bilketa egin beharrean, bezeroek 1, 3, 5, 10 edo 20 euroko dohaintzak egin ahal izango dituzte supermerkatuetako kutxa-lineetan, baita on line merkataritzako plataformaren bidez ere: www.alcampo.es .

Kanpaina amaitzean, bildutako zenbateko osoa Gurutze Gorriari emango zaio txartel trukagarrietan, eta txartel horiek erakundeko familia erabiltzaileei banatuko zaizkie, egoera ahulean badaude.

Edizio guztietan bezala, Alcampok 110.000 euroko dohaintza egingo du, eta NHOOD eta Oneyk 3.000 eurokoa.

Aurreko kanpainan, Gurutze Gorriko eta enpresa antolatzaileetako 3.800 boluntariok baino gehiagok hartu zuen parte, eta 1,67 milioi gosari eta merienda lortu ziren.

Gosariak eta Askariak #Bihotzarekin,Gurutze Gorriaren, Alcamporen, Nhooden, Oneyren eta Sukaldari eta Gozogileen Elkartearen (ACYRE Madrid) ekimena da.

Helburua, elkarlanean aritzea da, Nazio Batuen Garapen Jasangarriaren 17. Helburuak adierazten duen bezala, garapen jasangarrirako munduko aliantza lankidetza publiko-pribatuaren bidez biziberrituz. Horrez gain, gizarte zibila inplikatu nahi da egoera zailetan bizi diren umeen bizi-kalitatea hobetzeko, eta, goseari amaiera emateko.

Kanpainiari buruzko informazio gehiago:  www.desayunosymeriendasconcorazon.com


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete
Didoe