Inicio » Idiomas » Euskera » Gurutze Gorriak Gosariak eta Askariak kanpainan parte hartzeko deia egin du

Gurutze Gorriak Gosariak eta Askariak kanpainan parte hartzeko deia egin du

Bihar (ostirala) eta larunbatean, Gurutze Gorriaren Gosariak eta Askariak #ConCorazon kanpainaren bosgarren edizioa izango da. Honen helburua zailtasunak dituzten familietan

Bihar (ostirala) eta larunbatean, Gurutze Gorriaren Gosariak eta Askariak #ConCorazon kanpainaren bosgarren edizioa izango da. Honen helburua zailtasunak dituzten familietan bizi diren umeentzako elikagaiak biltzea da. Erronka 2 milioi gosari eta askari biltzea da.
Gipuzkoan, Oiartzun eta Irungo Alcampo hipermerkatuek hartzen dute parte. 2016ko kanpainaren edizioan, 14.432 kilo janari bildu ziren bi hipermerkatuetan eta 48.000 gosari eta askari baino gehiago banatu ziren. Edizio honetan, aurreko kopurua gainditzea da helburua. Elikagaiak ostiral eta larunbatean, goizeko 10etatik gaueko 22.00etara, Alcampo supermerkatuetan egongo diren Gurutze Gorriko boluntarioei eman ahal izango zaizkie.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa
Didoe