Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Gazteen Gurutze Gorriak ‘Sororitateak elkarlotutako emakumeak’ kanpaina abiarazi du, genero-berdintasunean aurrera egiten jarraitzeko, emakumeak ikusarazteko eta gizartean betetzen duten lekua aitortzeko. Enpleguaren arloan, Gipuzkoako Gurutze Gorriak emakumeen gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzen egiten du lan, haien enplegagarritasuna handitzeko.
Gurutze Gorriak eman dituen datuen arabera,Gipuzkoan erakunde humanitarioan artatutako pertsonen % 55 baino gehiago emakumeak dira, hau da, 57.087 emakumek jaso dute arreta, eta horietatik 1.124 zailtasun sozialak dituzten emakumeak dira. Datu hauekin, genero desberdintasunak pobrezia eta gizarte bazterketa maila handiagoak eragiten dituela salatu nahi izan du erakundeak.
Gainera, Gipuzkoako Gurutze Gorriak salatu du emakumeek gehiago sufritu dituztela Koronabirusak sortutako krisi sozial eta ekonomikoaren ondorioak, enpleguaren suntsipenari dagokionez. Erakundearen arabera, krisia gehien pairatzen ari diren sektoreak, ostalaritza eta merkataritza adibidez, oso feminizatuta daude.
Esan beharra dago, emakumeek esposizio handiagoa hartu dute birusaren aurrean, osasunean, zaintzan eta garbiketan, besteak beste, presentzia handiagoa dutelako.
Deja un comentario