Inicio » Idiomas » Euskera » GURASOS-EK dio errauste-planta «ez dela beharrezkoa» Zabalgarbin (Bizkaia) egindako eskaintzaren ondoren

GURASOS-EK dio errauste-planta «ez dela beharrezkoa» Zabalgarbin (Bizkaia) egindako eskaintzaren ondoren

“Bizkaiko Diputazioak Zabalgarbi baliatzeko Gipuzkoari egin dion eskaintzaren ondoren agerian geratu da Donostian eraikitzen ari den errauste-planta ez dela beharrezkoa»,

“Bizkaiko Diputazioak Zabalgarbi baliatzeko Gipuzkoari egin dion eskaintzaren ondoren agerian geratu da Donostian eraikitzen ari den errauste-planta ez dela beharrezkoa», adierazi du asteazken honetan GuraSOS plataformak. Aldi berean Gipuzkoako Diputazioari eta GHK-ri eskatu die “ekonomiaren zein ingurumenaren ikuspegitik abantailak baino izango ez dituen irtenbide alternatibo baten aukera aintzat hartzeko”. Oposizioan dauden taldeei, aldiz, “irtenbide adostua” errazteko eskatzen die.
Plataformaren kalkuloen arabera, Zabalgarbiren azpiegiturak erabiliz eta hondakinak aurretik trataera egokia jasoaz gero, Gipuzkoak 16.000 tona baino gutxiago izango lituzke bideratzeko. “Donostiako erraustegiaren proiektuan aurreikusitako 200.000 tonako gaitasunetik oso urrun”.
Zentzu honetan eraikitzen ari den proiektuaren kostu ekonomikoa salatu du GuraSOS-ek. “Nola da posible 1000.000.000 de euro gastatu nahi izatea (6.000 euro familia bakoitzeko) beharrezkoa ez den azpiegitura batekin eta gaur egungo egoera ekomikoa zein den jakinda?”.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete