Inicio » Idiomas » Euskera » GSF-a instituzioen deiaren “zain”, “hondartzen egoera larria” dela eta

GSF-a instituzioen deiaren “zain”, “hondartzen egoera larria” dela eta

Gipuzkoako Surf Federazioak (GSF) Donostia eta Zarautzeko “hondartzen egoera oso larria dela”uste du, arautzeko eredu baten faltagatik. Federazioak dioenez, “eskolak

Foto: Santiago Farizano

Gipuzkoako Surf Federazioak (GSF) Donostia eta Zarautzeko “hondartzen egoera oso larria dela”uste du, arautzeko eredu baten faltagatik. Federazioak dioenez, “eskolak mugarik gabe gehitzea eta masifikazioa” dira errudunak; eta bi elementu hauek segurtasuna eta zerbitzuaren kalitatea murrizten dute.
Horregatik guztiagatik, GSFak gogorarazten du, denbora luze daramala erakunde-bileretan bere presentzia aldarrikatuz, surfa elkarbizitzara hurbiltzeko asmoz, eta Donostiaren zain egotearen kexu da. Zarautzen, ordea, hasiak dira udalarekin lanean.
Sektoreak dituen beharretatik nabariena, kalitatezko zerbitzuak eskaintzea, segurtasuna eta errespetua uretan, formakuntza egokia bermatuko duten irakasleak, etab. dira. Eta, era berean, GSFaren iritziz, “atzerritarrek gestionatzen dituzten eskolei ematen zaizkien baimenak” gainbegiratzea beharrezkoa da, “ez dituztelako bertakoentzako zerbitzuak eskaintzen, nahiz eta gure baliabide naturalak erabili”.
“Oso ondo iruditzen zaigu gure lurraldea mundura zabaltzea surf eskaintza, lehiaketa eta beste hainbat gauzaren bidez, baina ez edonola. Etxekoak zaintzen hasteko garaia da” baieztatzen du GSFak, eta egoera “muturrera heltzen ari dela” gehitzen du; ez lukeela “istripu gehiago edo surfaren eta honen baloreen gainbeheraren lekuko” izan nahiko.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa