Hezkuntza Bereziko langileek greba egingo dute ostegun honetan, hilak 23, «Hezkuntzaren eraiketa eta lan baldintzen hobekuntzaren alde» lelopean. Zentzu honetan, ikasturte bizia izaten ari da; izan ere, greba egun hau EAEko hezkuntza publikoaren langileak burutzen ari diren borroka asteen parte da.
LAB, ELA eta Steilasek lau asteko borrokaldi sektoriala antolatu dute azaroan zehar. Lehenengoa, orain dela bi aste izan zen Haurreskolak Partzuergoan; bigarrena, garbiketa eta sukaldeko langileena izan zen. Hezkuntza Bereziko langileak aste honetan mobilizatuko dira, eta maisu-maistrak azaroaren 27tik, abenduaren 1era egingo dute.
Hezkuntza Bereziko langileek kalejira zaratatsua egingo dute bihar Lakuan, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian. 2003.urtetik berriztatu gabe dagoen beraien hitzarmen kolektiboaren kopia bat erregistratuko dute modu sinbolikoan.
Deja un comentario