ELA eta LAB sindikatuek adierazitako egutegiarekin jarraituz, gaur ere, martxoaren 5a, greba eguna da Gipuzkoa eta Bizkaiako DIA supermerkatuetan, pasa den otsailaren 27 eta 28 egunetan gertatu zen bezalaxe. Sindikatuek deitu duten azken lanuzte ‘puntuala’ dela ezan dezakegu, hurrengo astelehenean (martxoak 11) greba mugagabea hasiko dutelako.
DIA Taldeak une zailak bizi ditu gaur egun, jabeen arteko borrokarekin ere; zenbait iturriek diotenez, desagertzeko arriskuan egon daiteke. Oraingoz, Enplegu Erregulazio Espediente baten bitartez estatu osoan 2.100 langile kalean utziko dituela aurreratu du, pertsonalaren %10 ia. Horregatik abian dagoen greba.
Deja un comentario