Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Gozatu Sarean Euskaraz atari digitala jarri du martxan. Gune berri honek ia 100 ekimen digital biltzen ditu, euskaraz, eta horien artean daude webguneak, aplikazioak, mugikorrerako jokoan, haurrei zuzendutako hainbat baliabide eta abar.
Eusko Jaurlaritzak bi ekimen jarri ditu martxan eduki eta baliabide digitalak dinamizatzeko. Alde batetik, guztiak biltegi digital komun batean bildu ditu. Horrela gozatusareaneuskaraz.eus atarian, haurrei zuzendutako baliabideak aurkitu ahal izango dira, hala nola Irrien Lagunak, Eskulanak… Halaber, web serieak, helduentzako baliabieak eta aplikazioak eta kirolaren esparruko edukia ere izango ditu.
Bestalde, produktu horiek sare sozialetan zabaltzeko kanpaina bat bultzatzea erabaki dute. Hasiera batean, kirolarekin eta aisialdiarekin lotutako baliabideak sustatuko dira, eta, ondoren, kulturaren munduarekin lotutakoak.
«Ingurune digitalean euskara sustatzeko deialdien hartzaileei produktuak zabaltzeko eskatzen zaie. Egoera honen aurrean eta azken hilabeteetan baliabide digitalek hartu duten pisua kontutta hartuta, aurrerapauso bat ematea erabaki dugu», adierazi du Miren Dobaran, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak.
Deja un comentario