Inicio » Idiomas » Euskera » Goiak Bruselan hitz egin du 140 ordezkari batu dituen Eurocities Foroaren goi bileran

Goiak Bruselan hitz egin du 140 ordezkari batu dituen Eurocities Foroaren goi bileran

Eneko Goia alkatea Europar Batasuneko hiruburuan egon da, kontinente osoko 140 hirietako beste ordezkariekin, eta han Bruselako Manifestua sinatu du.

Donostiako buruaren mintzaldia Bruselan, Eurocities Foroaren Alkateen goi bileran. Irudia: Eneko Goia (Twiter bidez).

Eneko Goia alkatea Europar Batasuneko hiruburuan egon da, kontinente osoko 140 hirietako beste ordezkariekin, eta han Bruselako Manifestua sinatu du. Bertan ezartzen dira Eurocities hirien sarea osatzen duten hiriek sustatzen dituzten lan ildoak. Testuinguru horretan, honakoa adierazi du Goiak: “Europako Kultur Hiriburutzaren eta Replicate proiektuek Donostia erreferente bilakatu dute Europako hirien artean”.

Bruselan atzo eta gaur artean egin den Eurocities Foroaren Alkateen goi bileran gertatu dira Goiaren adierazpenak. Bertan, azpimarratu du, hirien arteko elkarlanaren garrantzia: “Izan ere, hiriak Europako motorea gara. Europako hiritarron %75 hiritan bizi gara, eta nahiz eta bakoitzak gure izaera, kultura eta aniztasuna dugun, hainbat irizpide eta helburu partekatzen ditugu, hain zuzen ere, bultzatu behar ditugun irizpide eta helburuak”.

Donostiako alkateak ‘A new democracy in Europe? Citizen Engagement’ (‘Demokrazia berria Europan? Hiritarren konpromisoak’) mahain inguruan parte hartu du Ghent, Vantaa, Dortmund, Braga, Leipzig eta Edimburgoko ordezkariekin batera. Bertan, Europako Kultura Hiriburutza eta Florentzia eta Bristol hiriekin partekatzen duen Replicate proiektuak balioan jarri ditu

Replicate proiektuari buruz, esate baterako ,Eneko Goiak Florentziako alkate Dario Nardellarekin topaketa laburra izateko aukera izan du, proiektuaren nondik norakoak komentatzearren. Goiaren iritziz, Replicate ekimenari esker, Donostiak aurrera egin duela mugikortasun elektrikoan – mugikortasun agenteentzako edo garbiketa eta mantentze zerbitzuentzako ibilgailu elektrikoekin – edo energia modu jasangarriagoan sortzeko – Txomineneako District Heating -.

Alkateen goi bilera amaitzeko, Bruselako Manifestua sinatu dute. Bertan, hiriek sustatutako lan ildoak zehazten dira, besteak beste, isuri kutsakorrak gutxitzeko, eraldaketa digitala bultzatzeko, edo giza-eskubideen gutuna sustatzeko.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa