Ertzaintzak 34 urteko gizon bat atxilotu egin du gaur goizean Altzan, ustez, emazteari eraso egiteagatik eta laban batekin zauritu ondoren. Biktima anbulantzian abiatu behar izan da ospitalera. Goizeko zortziak pasa direnean, agenteak Altzara joan dira eta bertan emakumea zaurituta aurkitu dute. Aurpegian, abdomenean eta hankan odola zuen.
Biktimak adierazi duenez, gizonak zenbait kolpe eman dizkio eta labanarekin jarraitu dio. Labana etxeko lurrera bota ondoren jipoitzen jarraitu du eta itotzeko saiakera egin du. Emakumeak etxetik alde egitea lortu du eta bizilagunen laguntza eskatzera joan da.
Ertzainek susmagarria atxilotu egin dute. Etxebizitzaren sarreraren atean aizkora bat aurkitu dute eta atxilotuak, ustez, erabili duen labana ere bai.
Deja un comentario