Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak (COEGI) COVID-19ari buruzko inkesta bat egin du, ekainean, Gipuzkoan diharduten 5.395 erizainen artean. Inkestan kolegiatuen %16k parte hartu dute, eta helburua izan da lehen eskutik ezagutzea lurraldeko erizain profesionalen egungo errealitatea eta egoera, COVID-19ari dagokionez.
Kutsatutako erizainei buruz Osasun Sailaren datu ofizialik eta dagoelarik, gipuzkoar erizainen %6k emango zuen positibo COVID-19an Gipuzkoan, hau da, 323 profesionalek, inkestan jaso eta estrapolatutako datuen arabera.
Berragerpen bat gertatuz gero, testaz eta babesteko materialaz gain, erizainek eskatzen dute koordinazio handiagoa (%69), prestakuntza gehiago (%59,10), erizain gehiago (%54,2), soldata osagarria (%50,9), laguntza emozionala (%24,4) eta ostatua, azken eskaera hori %20,4k egin dutelarik.
Deja un comentario