Inicio » Idiomas » Euskera » Gipuzkoar batek historian lehen aldiz parte hartuko du Munduko Esgrima Txapelketan
Kirolak

Gipuzkoar batek historian lehen aldiz parte hartuko du Munduko Esgrima Txapelketan

Markel Amat pasaitarra, Fortuna Kirol elkateko tiratzailea, sable modalitatean kadete mailan lehiatuko da apirilaren 19an Riaydh-en

Markel Amat. Argazkia: Fortuna K.E.

Markel Amat Baztarrika Fortuna Kirol Elkarteko tiratzaileak Riyadh-en (Saudi Arabia) egingo den Munduko Esgrima Txapelketarako txartela lortu du. San Pedroko tiratzailea kadete mailako Sable modalitatean lehiatuko da apirilaren 19an.

Lehen aldia da Gipuzkoako esgrimak Munduko Kadete Mailako Esgrima Txapelketa batean parte hartuko duela.

Tiratzaile honen arrakasta handia izan da, kadete mailan egin duen lehen urtean Europako Txapelketara eta Munduko txapelketara sailkatzea lortu baitu.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa