Gipuzkoako Gurutze Gorriak erantzukizun indibiaul eta kolektiborako deia egin du aurte ere jaiegunik gabe, Covid-19ren aurkako arrisku-egoerak saihesteko.
2020ko Aste Nagusia eta beste udako jai batzuk lurralde osoan ospatu gabe, Gipuzkoako Gurutze Gorriak behin eta berriz adierzi du herritarrek aldi horretan izan duten jokabidea eredugarrria izan dadila, zuhurtziaz eta zentzuz jokatuz, indarrean dauden segurtasun- eta higiene-neurriak nagusituz, eta pilaketak, ospakizun paraleloak eta bilera masiboak saiheztuz.
Azken batean, gogonarazi nahi da guztiok dugula ardura indibidual bat birusaren transmisioan, eta ezin dugula erne ibili: birusak hor jarraitzen du.
Gomendio batzuk:
- Erabili maskara.
- Mantendu segurtasun-distantzia.
- Ahal baduzu, leku irekietan geratu.
- Garbitu sarri xaboiarekin edo gel hidroalkoholikoarekin.
- Utzi maskara leku egokietan.
- Saihestu pilaketak.
- Saiatu aurpegia ez ukitzen.
- Ahal baduzu, saihestu puntako orduak.
- Kirola egiten duzunean, eutsi segurtasun-distantziari.
- #Ezzaitezdesfasatu
Larrialdia hasi zenetik, «Gurutze Gorriaren Erantzun» planak 50.000 pertsona ingururi eman die arreta Gipuzkoa, larrialdien, osasunaren, gizarteratzearen, hezkuntzaren eta enpleguaren esparruetan.
Krisiak ekonomian eta gizartean duen gero eta eragin handiagoa eta prekarietate egoerak ugaritu egingo direla aurreikusita, Gurutze Gorriak hasierako deialdia zabaldu zuen, Gurutze Gorriaren Erantzuna Berreskuratzea izenekoaren bitartez. Plan horren helburua, datorren abendura arte 2.400.000 pertsonari arreta ematea da.
Deja un comentario