Inicio » Idiomas » Euskera » Gipuzkoako enpresen salmentak %3,6 igo ziren otsailean
Merkatua

Gipuzkoako enpresen salmentak %3,6 igo ziren otsailean

Hala ere, enpleguak %3,2 egin du behera, eta soldatak %3,4.

Eider Mendoza gaur goizean. Argazkia: GIpuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako enpresek pasa den urtean baino %3,6 gehiago saldu zuten 2021eko otsailean, foru Ogasunak hilero kaleratzen duen txostenaren arabera. Eider Mendoza bozeramaileak adierazi duenez, datu “onak” jazo dira salmenten esparruan, batez ere esportazioei eta industriari esker. Alde negatiboan, lan merkatuari lotutako adierazleak negatiboan itxi dut hilabetea, COVID-19 gaitzak eragin duen krisialdiaren eraginpean segitzen baitute. Mendozak azpimarratu duenez, Aldundiaren lehentasunen artean daude krisi ekonomikoari aurre egin eta sektore zaurgarrienak babestea, eta aurreratu du bihar aurkeztuko dela foru erakundeak ekonomiari laguntzeko urte honetan martxan jarriko den plana.

Foru arduraduna hedabideen aurrean agertu da gaur goizean, astero bezala, eta Gipuzkoako foru Ogasunaren salmentei buruzko txostenari buruz hitz egin du, kasu honetan otsailera arte gertatu dena jasotzen duena.

Kontuan izanik pasa den urteko otsaila COVID-19 aurreko hilabetea izan zela, hauek izan dira aurtengo otsailarekin alderatuz ateratako datuak: salmenta osoak %3,6 igo dira; barne merkatuko salmentak %0,3 hazi dira, eta esportazioak berriz %10. Inportazioak, bestalde, negatiboan ageri dira, %0,8 jaitsi baitira, eta lan merkatuari lotutako bi adierazleek ere ez dute bilakaera positiborik izan: enplegua %3,2 jaitsi da, eta soldatek %3,4 egin dute behera.  Foru arduradunak zehaztu duenez, sektoreka, pandemiaren bilakaerak zerbitzuen sektoreari eragiten jarraitzen dio (+%1,1 otsailean, baina -%2,4 metatuan), baina industria sendo ageri da (+%7 otsailean eta +%2,4 metatuan).

Urte hasierako lehen bi hilabeteetako datu metatuen kasuan (urtarrila eta otsaila), otsaileko datuek zertxobait igoarazi dituzte adierazle gehienak. Datu metatuak honakoak dira: salmenta osoak %0,7 jaitsi dira, baina adierazle honen bi aldagaiek bilakaera ezberdina izan dute: barne merkatuak %3 egin du behera, eta esportazioek %4 egin dute gora. Inportazioak %5,2 jaitsi dira, enplegua %3,1 eta soldatak %1,7.

Mendozak gogoratu duenez, COVID-19 agertu osteko lehen unetik, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat krisiaren ondorioen aurrean zaurgarrienak direnak babestea izan da lehentasun nagusia. “Zentzu honetan, foru erakundea lanean ari da ekonomia berreskuratzen laguntzeko plan batean”, azpimarratu du.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa